Lege-oharra
1. WEB-GUNEAREN ARDURADUNAREN IDENTIFIKAZIOA
www.contigoenergia.com web-orria (aurrerantzean, “Weba” edo “Gunea”) GESTERNOVA SERVICIOS ENERGÉTICOS, S.L. (aurrerantzean, “CONTIGO ENERGÍA” edo “Gu”) sozietateak sortu du eta hori mantentzeaz arduratzen da.
GESTERNOVA SERVICIOS ENERGÉTICOS, S.L., A‐87811634 IFZduna, sozietate anonimoa, Espainiako legeen arabera eratu da eta Madrilgo Merkataritza Erregistroan erregistratuta dago (35.911. liburukia, 0 liburua, 159. folioa, 8. atala, M-645242. orria).
Hauek dira GESTERNOVA SERVICIOS ENERGÉTICOS, S.L. sozietatearekin harremanetan jartzeko datuak:
- Posta-helbidea: Paseo de la Castellana, 259-C. Torre de Cristal. 28046. Madrid
- Helbide elektronikoa: info@gesternova.com
- Telefonoa: 91 031 23 07
- Faxa: 91 307 03 50
2. WEBAREN HELBURUA ETA XEDEA
Webean CONTIGO ENERGÍAri eta energia-efizientziaren sektoreari buruzko informazio orokorra dago.
Webaren erabiltzaileek, beren eskura jarri diren atalak eta agiriak irakurtzea ez ezik, jarduera hauek ere egin ditzakete: (i) informazioa eskatzea eta kontsultak egitea; (ii) eguzki-kalkulagailua erabiltzea (panel fotovoltaikoak instalatzeko kostuen/mozkinen simulagailua); (iii) beren eskura jarritako online inprimakien bidez kexak egitea eta erreklamazioak aurkeztea; (iv) berri-aldizkarietan edo newsletter-etanharpidetzea, edo (v) produktu edo zerbitzu jakin batzuk kontratatzea (edonola ere, erabiltzaileak onartu beharko dituen berariazko baldintzen arabera).
Webaren edukia Penintsulan (Portugal barne), Balear Uharteetan eta Kanariar Uharteetan bizi diren adin nagusiko erabiltzaileei zuzenduta dago. Webean eskaini edo xehatutako edozein produktu edo zerbitzu kontratatzeko, Penintsulan (Portugal barne), Balear Uharteetan eta Kanariar Uharteetan bizi behar da eta dagokien kontratuetan xehatutako betekizunak bete behar dira.
Webgunera sartze hutsak ez du esan nahi erabiltzaileak CONTIGO ENERGÍArekin kontratu- edo merkataritza-harremanik duenik. Hala ere, Gunean nabigatzean erabiltzaileak Lege-ohar hau irakurri eta onartu duela onartzen eta hori betetzeko konpromisoa hartzen du.
Espainia ez den beste edozein herrialdetan bizi diren edo egoitza duten erabiltzaileek, Webean sartu edota hori erabiltzea erabakitzen dutenek, beren erantzukizunpean egingo dute, eta sarbideak edota erabilerak tokiko legeria aplikagarria betetzen duela ziurtatu beharko dute.
CONTIGO ENERGÍAk beretzat gordetzen du Lege-ohar hau edozein unetan aldatzeko eskubidea, baita aplikatu beharreko beste edozein baldintza orokor edo partikular aldatzekoa ere. Ahal denean, CONTIGO ENERGÍAk Gunean iragarriko ditu egindako aldaketak edo eguneratzeak.
3. WEBGUNEAREN ERABILERA
Erabiltzaileak Gunea eta horretan dauden elementuak egoki eta legearen arabera erabiliko dituela hitzematen du. Hain zuzen ere, ez ditu ekintza hauek egingo:
- Baliabide edo eremu mugatuetara sartu edo sartzen saiatzea horretarako baimenik ez badu.
- Weba erabilezin bihurtzen edo gehiegi kargatzen saiatzea, edo Gunea ohi bezala erabiltzea edo gozatzea eragoztea.
- CONTIGO ENERGÍAn horren hornitzaileen edo hirugarrenen sistemetan kalteak eragin ditzaketen birus informatikoak edo beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzea edo zabaltzea.
- Gunearen edukiak erreproduzitu edo kopiatu, banatu, antzaldatu edo aldatzea.
- Webaren itxura aldatzea.
4. INFORMAZIO EDUKIAK
CONTIGO ENERGÍAk edo hirugarrenek informatzeko besterik egin ez dituzten eta kontratu-izaerarik ez duten (txostenak, newsletter-ak, aurkezpenak, etab.) edukiak eskuratzeko aukera ematen du CONTIGO ENERGÍAk. Informazio-eduki horiek ezin dira aholkularitza profesional bezala ulertu, eta ez dute hori inola ere ordezten. CONTIGO ENERGÍAk ez du bere gain hartuko Webean agertzen diren informazio-eduki hutsak zehatzak, eguneratuak edo egiazkoak izatearen erantzukizunik.
5. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK
Erabiltzaileak aitortu eta onartzen du Webak osatzen duen edozein elementuren (mugarik gabe, markak, logotipoak, izen komertzialak, testuak, argazkiak, irudiak, grafikoak, artikuluak, diseinuak, soinuak, datu-baseak, softwarea, fluxu-diagramak, aurkezpenak, audioa, bideoa eta, oro har, Gune osoa) gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak eta Web osoaren gainekoak CONTIGO ENERGÍArenak direla, baita hirugarrenek CONTIGO ENERGÍAri horiek erabiltzeko emandakoenak ere.
Debekatuta dago Webeko edozein elementu osorik edo zatika helburu komertzialekin erreproduzitzea, CONTIGO ENERGÍAk berariazko eta idatzizko baimena ematen ez badu behintzat.
Erabiltzaileek Webeko edukiak erabilera pertsonalerako, pribaturako eta irabazi-asmorik gabeko erabilerarako bistaratu, inprimatu, deskargatu eta biltegiratzeko baimena baino ez dute, betiere haien jatorria edota egilea adierazten badute.
6. ESTEKAK
Erabiltzaileei hirugarrenen webguneetara sartzeko aukera ematen dieten estekak eta bilaketa-tresnak barne har ditzake Guneak. Elementu horiek erreferentzia-ondorioetarako bakarrik emango dira. Nolanahi ere, erabiltzaileei gomendatzen zaie kontsultatzea zein diren hirugarrenen webguneen erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politikak, baldin eta Gunean sartutako esteken bidez sartzen badira webguneetara. CONTIGO ENERGÍAk ez ditu hirugarrenen webgune horien edukiak onartzen edo kontrolatzen, eta berariaz baztertzen ditu erabiltzaileek esteka bat ezarrita duen edozein webgunetan sartzeak, erabiltzeak edo ezin erabiltzeak sor ditzakeen kalteengatiko erantzukizunak.
7. BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA BAZTERTZEA
CONTIGO ENERGÍAk ez du bere gain hartzen web-orrian nabigatzearen ondorioz erabiltzaileen ekipamenduetan edo gailuetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik, eta ez du bermerik eskaintzen funtzionamendu-akatsak zuzentzeari edo edukiak eguneratzeari dagokienez.
CONTIGO ENERGÍAk ez ditu bermatzen Gunearen erabilgarritasuna eta funtzionamenduaren jarraitutasuna. Ondorioz, CONTIGO ENERGÍA ez da izango, inolaz ere, hauen erantzule izango: (i) Webaren eskuragarritasunik edo eskuragarritasunik ezatik ondoriozta daitezkeen kalte eta galerena; (ii) Webaren funtzionamendua etetearena (deskonexioak, atzerapenak, blokeoak, etab.); (iii) edozein motatako akats informatikoena, edo (iii) hirugarrenek CONTIGO ENERGÍAren kontrolarekin zerikusirik ez duten baimenik gabeko intromisioen bidez eragin ditzaketen bestelako kalteetatik erator daitezkeen kalteena.
8. DATUEN BABESA ETA COOKIE-AK
Erabiltzaileen datu pertsonalei buruzko informazioa Pribatutasun-politika atalean dago eskuragarri.
Webak cookie-ak erabiltzen ditu. Horien motak, erabilera eta xedea Cookie politika atalean daude kontsultagarri.
9. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteari buruzko lege aplikagarrien arabera ezinezkoa denean izan ezik, Lege-ohar hau eta CONTIGO ENERGÍAren eta erabiltzailearen arteko harremana Espainiako legearen arabera arautu eta interpretatuko dira. Alderdiek adostu dute Madrilgo hiribilduko epaitegi eta auzitegien jurisdikzio esklusiboaren mende jartzea Lege-ohar honi buruzko edozein eztabaida konpontzeko, betiere horrek ez badu urratzen kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteari buruzko araudi aplikagarria.
Azken eguneratzearen data: 2021eko Martxo-aren 1(e)an