Webgunearen pribatutasun-politika

Webgunearen pribatutasun-politika

www.contigoenergia.com web-orrian (aurrerantzean, “Weba”)sartze eta nabigatze hutsak ez dakar, oro har, haren bisitarien datu pertsonalak biltzea.

Hala ere, GESTERNOVA SERVICIOS ENERGÉTICOS, S.L. sozietateak (aurrerantzean, “Contigo Energía”, edo “Gu”) gogorarazten dizu cookie-ak instalatu ahal izango direla zure sarbide-gailuan, Webean nabigatzen jarraitzea erabakitzen baduzu, gure Cookie Politikan adierazitakoaren arabera.

Bestalde, Webean eskuragarri dagoen inprimakiren bat betetzen baduzu, gure newsletterean harpidetzen bazara edo iruzkin edo mezu elektroniko bat bidaltzen badiguzu, zure datu pertsonalak bildu eta tratatuko ditugu, zure eskaerari edo eskabideari erantzuteko beharrezkoa den neurrian edo merkataritza-jakinarazpenak zuri bidaltzeko baimena ematen badiguzu. Jarraian, kasu horietan egingo dugun datu pertsonalen tratamendua azalduko dizugu.

www.contigoenergia.com webaren erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendua

Nor da datu pertsonalen arduraduna?

GESTERNOVA SERVICIOS ENERGÉTICOS, S.L. da tratamenduaren arduraduna. A‐87811634 IFK du eta helbidea hemen du: Aguarón kalea 23 B, 1. B, Catalpa eraikina, Madril (28023).

Tratamenduaren arduradunak Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatu du, konpainian datuak babesteko araudia betetzen dela ardura dadin eta ukituek aurkez ditzaketen erreklamazioei erantzun diezazkien. Edozein erabiltzaile jar daiteke harremanetan Datuak Babesteko Ordezkariarekin Pribatutasun Politikaren azken ataleanadierazitako moduan.

Zein datu pertsonal mota biltzen dugu?

Datu pertsonalen kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak: izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa eta posta-helbidea.
  • Aurrekontuaren hartzaile den etxebizitza edo higiezinari buruzko datuak: higiezin, etxebizitza, bulego-eraikin edo etxebizitza familiabakarraren helbidea eta ezaugarriak, teilatuaren neurriak eta orientazioa.
  • Kontsumo-ohiturei buruzko datuak: kontsumo elektriko handieneko orduak edo horri buruzko aurreikuspenak.
  • Partaide den sustapen edo eskaintza bereziei buruzko datuak. IKEA IBÉRICA S.A.U. (“IKEA”) sozietatearekin lankidetza-hitzarmena dugu haren bezeroei abantailak eskaintzeko. Horietako eskaintza berezi edo sustapenetako bat zuri aplika badakizuke, IKEAren bezero zarelako datua tratatuko dugu eta, hala badagokio, zure “IKEA FAMILY” txartelaren zenbakia ere.
  • Webean jakinarazitako mezu elektronikoen bidez bidaltzen diguzun bestelako informazioa (kontsultak, kexak edo erreklamazioak).

Aurreko datuak zuzenean zugandik biltzen ditugu, Webeko inprimakiak betetzen dituzunean, gure kalkulagailua erabiltzen duzunean edo gurekin harremanetan nahita jartzen zarenean, higiezinaren kokapen-datua izan ezik. Kasu horretan, Webera sartzeko unean haren kokapenarekin bat badator eta geolokalizazio aukera aktibatzen badu, automatikoki bildu ahal izango dugu.

Gogoan izan, gure Webean eskuragarri dauden inprimakirik, kalkulagailurik edo simulagailurik erabiltzen duzunean, zure titulartasuneko informazioa eman behar duzula. Hirugarrenen datu pertsonalak eman aurretik, horiei baimena eskatu beharko diezu.

Zure enpresaren edo erakundearen izenean harremanetan jartzen bazara, zure lanpostuari edota ordezkaritzari buruzko datuak eta kontaktu profesionalari buruzko datua tratatuko ditugu. Garrantzitsua da zure telefono edo helbide elektroniko pertsonala ez ematea, datu korporatiboak baizik.

Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak eta zein da hori egiteko legezko oinarria?

Xede hauekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak:

  • Eguzki-panelak instalatzearen kostuak eta irabaziak baloratzeko, eta zuri eskaintza bat bidaltzeko, zure identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak, panelak instalatuko diren zure etxebizitzari edo higiezinari buruzko datuak eta kontsumo-ohiturei edo horren gaineko lehentasunei buruzko datuak tratatzen ditugu. Tratamendu hori legitimatzen duen lege-oinarria aurretik kontratu-harremana izatea da.
  • Gure newslettera bidaltzeko, horretan harpidetzen bazara, eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko eta gurekin lankidetzan ari diren enpresen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko, baimena ematen badiguzu, zure identifikazio-datuak eta harremanetarakoak tratatzen ditugu. Tratamendu horiek zure baimena dute oinarri.
  • Bidaltzen diguzun edozein kontsulta, kexa edo eskaeratarako, zure identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak bildu eta tratatzen ditugu, baita zure eskaeraren lagungarri den edozein informazio ere. Tratamendu horrek zure baimena du oinarri.

Enpresa edo erakunde baten izenean eskaera bat egiten baduzu, zure datu pertsonalak tratatuko ditugu erakunde horrekin harremanetan jartzeko, eta hirugarrenekin merkataritza-harremanak izateko dugun interes legitimoan oinarrituko gara. Gogorarazi nahi dizugu kasu horietan harremanetarako datu profesionalak eman beharko dizkiguzula, eta zure ordezkaritza egiaztatzeko eskatu ahal izango dizugula.    

Norekin partekatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Contigo Energía konpainiaren baimendutako langileek eskuratu ahal izango dituzte zure datuak, baita gure zerbitzu-hornitzaileek ere,  baldin eta tratamendu-akordioa sinatu badute. Funtsean, laguntza teknologikoa (esaterako, datu-baseak biltegiratzea edo Webaren mantentze-lanak) ematen diguten hornitzaileez ari gara.

Zure baimena badugu bakarrik emango dizkiegu zure datu pertsonalak hirugarren arduradunei.

Gure produktuetako batzuk IKEArekin lankidetzan eskaintzen dira. Horiek horrela, balorazio ekonomiko edo eskaintza bat prestatzerakoan, baimena eskatuko dizugu zure datuak IKEAri jakinarazteko; horrela, horrek merkataritza-jakinarazpenak bidaliko dizkizu, hala nola eskaintza esklusiboak, sustapenak eta ekitaldi pertsonalizatuak, zure gustuen, interesen eta IKEArekin duzun erosketa-historiaren arabera. Baimen hori edozein unetan erreboka daiteke.

Zure baimena ematen baduzu, IKEAri jakinaraziko dizkiogu eman dizkiguzun identifikazio-datuak eta harremanetarakoak, eta hura datuon tratamenduaz arduratuko da bere pribatutasun-politikaren arabera: https://www.ikea.com/es/es/customer-service/privacy-policy/.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Produkturik edo zerbitzurik kontratatzen ez baduzu, sei urtez gordeko ditugu zure datuak. Newsletter-etan harpidetu bazara edo merkataritza-jakinarazpenak jasotzeko eskatu baduzu, baja ematea erabakitzen duzun arte gordeko ditugu. 

Zein eskubide egikari dezakezu?

Datuak babesteari buruzko arautegiak eskubide hauek aitortzen dizkizu:

  • Zure datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea, eta horrek haien kopia lortzea barne hartzen du.
  • Datuak ezabatzeko eskubidea.
  • Datuak zuzentzeko eskubidea.
  • Datuei aurka egiteko eskubidea.
  • Datuen tratamenduak mugatzeko eskubidea.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea.

Eskubideok egikaritzeko, jarri harremanetan Contigo Energía-rekin bide hauen bitartez:

  • Posta-helbidea: Norentzat: Datuak Babesteko Ordezkaria.Aguarón 23 B, 1. B
    Catalpa eraikina
    28023 Madril
  • Helbide elektronikoa: dpo@gesternova.com

Eta bitarteko berberak erabiliz, eman duzun baimena errebokatu ahal izango duzu.

Halaber, bide elektronikoen bidezko gure newsletter-a eta merkataritza-jakinarazpen guztiek esteka bat barne hartzen dute, erabiltzaileek automatikoki eta erraz harpidetza utz dezaten, gurekin harremanetan jarri gabe.

Zure eskubideak ez direla behar bezala babestu uste baduzu, erreklamazioa aurkez diezaiekezu Datuak Babesteko Ordezkariari edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (www.agpd.es).

Sare sozialak

Contigo Energíak profil korporatiboak ditu hainbat sare sozialetan, eta haiek ez dira erabiltzen bezeroei edo bezerogaiei arreta emateko, gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa zabaltzeko baizik. Hala ere, litekeena da zu bide haien bitartez gurekin harremanetan jartzea eta, horrela bada, erantzungo dizugu edota zure eskaerari erantzungo diogu.   

Horiek horrela, alderdi hauek kontuan hartu beharko dituzu:

  • Contigo Energíak ez du biltzen sare sozialetan elkarreragiten duten erabiltzaileen profiletako datu pertsonalik. Erabiltzaile bakoitzaren pribatutasun-konfigurazioaren arabera, profilaren argazkia, izena, kontaktuak edota sareko jarduerak eskura ditzake. Lehenago adierazi den bezala, datu horiek ez dira inolaz ere ateratzen eta beste sistema batzuetan gordetzen, eta dagokion sare sozialaren erabilera-arauen eta -politiken arabera egiten da hori.
  • Contigo Energíak ezin ditu erabiltzaileen profilak ezabatu edo deuseztatu, ezta beste eskubide batzuez arduratu ere. Ekintza horietarako, erabiltzailea sare sozialaren arduradun den erakundearekin harremanetan jarri beharko da.
  • Erabiltzaile batek gure profiletan iruzkinak edo mezuak idazten dituenean, horiek hirugarrenek eskura ditzakete. Erabiltzaileek ez dituzte, inolaz ere, beren datuak edo  hirugarrenenak (helbide-zenbakia, kontratuen erreferentziak, …) bide horien bitartez zabaldu behar.
  • Hortaz, gurekin mezu pribatu baten bidez harremanetan jartzea gomendatzen dugu, ahal den guztietan. Informazioa edo laguntza eskatzeko gurekin mezu pribatu baten bidez harremanetan jartzen zarenean, zuk ematen dizkiguzun harremanetarako datuak bezeroen arretarako gure zerbitzuari jakinarazi ahal dizkiogu, beste bitarteko batzuen bitartez zurekin harremanetan jar dadin.

Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jartzeko informazioa

Argibide gehigarriren bat behar baduzu, edo uste baduzu zure eskubideak ez direla behar bezala artatu, Contigo Energíaren Datuak Babesteko Ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, honako bitarteko hauen bidez:

  • Posta-helbidea:  Norentzat: Datuak Babesteko Ordezkaria.Aguarón 23 B, 1. B
    Catalpa eraikina
    28023 Madril
  • Helbide elektronikoa: dpo@gesternova.com

Eguneratze-data: 2021eko Martxo-aren 1(e)an