Pribatutasun politika
I. Erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendua
www.contigoenergia.com web-orrian sartze eta nabigatze hutsak (aurrerantzean, “Webgunea”) ez dakar berekin, oro har, bisitarien datu pertsonalak biltzea. Hala ere, GESTERNOVA SERVICIOS ENERGÉTICOS, S.L. sozietateak (aurrerantzean, “Contigo Energía” edo “gu”) gogorarazten dizu cookieak instalatu ahal izango direla zure sarbide gailuan, baldin eta Webgunean nabigatzen jarraitzea erabakitzen baduzu, politika honen III. atalean xedatutakoari jarraituz.
Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta lege hori garatzeko araudia betez, jakinarazten dizugu zure datuak Contigo Energíaren (helbidea: Paseo de la Castellana, 259C Torre de Cristal, 28046 Madrid) ardurapeko fitxategi batean sartuko direla, baldin adierazitako harremanetarako helbideetara mezu elektronikoren bat bidaltzen baduzu edo webgunean eskuragarri dauden inprimakietakoren bat osatzen baduzu.
Emandako datuak zure eskaerari edo kontsultari erantzuteko erabiliko dira. Gure berripapera harpidetzen baduzu, berariazko baimena ematen diguzu gure produktu eta zerbitzuei buruzko edota energiaren sektorearekin zerikusia duten produktu, zerbitzu eta albisteei buruzko merkataritza komunikazioak bidaltzeko, edozein bitartekoren bidez.
Nolanahi ere, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, Contigo Energíara joz. Horretarako helbide elektronikoa: protecciondedatos@gesternova.com. Posta helbidea: Paseo de la Castellana, 259C Torre de Cristal, Madrid (28046).
II. Cookieei buruzko informazioa
Webguneak cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileen hobespenak ezagutzeko eta webgunearen konfigurazioa optimizatzeko. Jarraian, horien deskribapen zehatza eskaintzen dugu.
Zer dira cookieak?
Cookieak webgune bat bisitatzen duten erabiltzaileen gailuan biltegiratzen diren datu paketeak dira, eta instalatu dituen zerbitzariak irakur dezakeen informazio jakin bat sortzen dute. Adibidez, cookieak erabiltzen dira:
- Erabiltzaile batek sarbide mugatuko eremu batean nabigatu ahal izateko, sarbide gakoak sartu ondoren.
- Online erosteko prozesuak errazteko (cookieek erosketa saskian sartzen den produktu bakoitza gogoratzeko aukera ematen dute).
- Erabiltzailearen hobespenak gogoratzeko (hizkuntza, letra mota eta abar).
- Bisitatutako orriei buruzko informazioa lortzeko eta publizitatea eskaintzeko.
Zer cookie mota instalatzen dira gure Webgunera sartzean?
Webguneak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu. Cookie propioak gure domeinuak instalatzen ditu, eta ez dituzte hirugarren enpresek kudeatzen. Aitzitik, hirugarrenen cookieak ez ditugu zuzenean guk kudeatzen (nahiz eta, kasuren batean, gure domeinutik deskargatzen diren).
Helburua kontuan hartuta, Webgune honetan erabiltzen ditugun cookieak talde hauetan sailkatu ditugu:
1. Prestazioen edo analisien cookieak
Cookie horiek lagungarriak dira, adibidez, gure webguneko atalik ezagunenak identifikatzeko, bisita kopurua neurtzeko, bisitatutako orriak zehazteko, jatorrizko orrialde edo herrialde bakoitzean zenbat denbora egon den zehazteko, besteak beste.
Zehazki, Google Inc. enpresaren zerbitzuak erabiltzen ditugu, Google Analytics zerbitzuaren bidez, webguneko bisitarien nabigazio ohiturei buruzko datu estatistikoak lortzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, esteka hau erabil dezakezu.
2. Cookie teknikoak
Erabiltzaileari web orri baten, plataforma baten edo aplikazio baten bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diote, hala nola, trafikoa eta datuen komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko parteetara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoraraztea, eskaera bat erosteko prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak gordetzea, edo edukiak sare sozialen bidez partekatzea.
3. Cookieak
Nola saihestu cookieak instalatzea?
Edonoiz ezaba ditzakezu zure gailuan gordeta dauden cookieak; eta zure nabigatzailea konfigura dezakezu, cookieen instalazioari uko egin diezaion.
Cookieak ez onartzeak Webgunearen funtzionaltasuna mugatzea ekar lezake.